Euskal Herriko Dantza Suelto txapelketa nagusia larunbatean jokatuko da Seguran
Hamabi bikotek hartuko dute parte Baratze pilotalekuan egingo den lehiaketan
I. Altuna
Donostia
Lunes, 13 de octubre 2025, 19:09
Euskal Herri mailako dantza bikote onenak bilduko dira larunbatean Seguran, Euskal Herriko Dantza Suelto txapelketa nagusian. Lehiaketak 49 urte betetzen dituen honetan, hamabi bikote igoko dira oholtzara, Ekitaldia 18:00etan hasiko da Baratze pilotalekuan.
Publicidad
Dantzariek, zortzi pausoko fandangoa txistuz Kriseilu Txistulari Taldearen musikarekin, eta Arin-Arina trikitiaz, Estanga anai-arrebak trikitilarien piezarekin dantzatuko dituzte. Bi pieza ezberdin tartekatuz joko dituzte.
Aurtengo txapelketan parte hartuko dute bikoite guztiak gipuzkoarrak izango dira, hain zuzen, dantza egingo duten ordenean (zozketa egin ondoren): Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia); Saioa Galarraga eta Julen Mugiondo (Bergara); Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo); Ihintza Erauskin eta Mikel Esnaola (Lezo); Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia); Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo eta Sopela); Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla (Zestoa); Izaro Arandia eta Hegoa Aizpuru (Azpeitia); Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia); Bidatz Manterola eta Jon Alkain (Orio); Iara Sustaeta eta Ane Lazarobaster; eta Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (Azpeitia).
Epaile lanetan arituko dira Xabier Mendizabal Barandiaran, Idoia Besada Salgado, Antton Mendizabal Barandiaran, Arantxa Garin Etxenike eta Gabriel Alonso Alcaraz. Jantzi epailea Ainhoa Mendiburu izango da.
Bikote irabazleak Koldobika Jauregiren eskultura (sari hau bikote txapeldunak ordezkatzen duen udaletxera eramango da, eta bertan egongo da hurrengo txapelketa ospatu arte), txapela eta lepokoa, 800 euro eta oroigarria eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa eramango ditu. Bigarrenak 600 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 500 euro eta oroigarria.
Publicidad
Lehendabiziko aldiz aurkezten diren bikoteen artean ongien sailkatu denari Guillermo Areizaga sari berezia emango zaio. Eta jantzien saria lortzen duenak 150 euro jasoko ditu.
Txapelketaren mailari eusteko asmoz, atsedenaldian Oinkari dantza talderaren 'Errotan' ikuskizuna dantzatuko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión