Borrar
Abestia eta bideoklipa Bilbon aurkeztu zituzten.
Euskal Eskola Publikoaren jaiak baditu abestia eta bideoklipa

Euskal Eskola Publikoaren jaiak baditu abestia eta bideoklipa

Ekainaren 1ean Urduñan ospatuko da jaia

I. A.

Donostia

Jueves, 17 de abril 2025, 17:05

Euskal Eskola Publikoaren Jaia, eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemaren ardatza izan dadin aldarrikatzea helburu duen eguna da eta urtero ospatzen da ekaineko aurreneko igandean 1994. urteaz geroztik. Autengo 32. edizioa Urduñan izango da, ekainaren batean.

Lurra, herria, eskola 'Errotu' 2025eko jaiaren leloa. Lelo honen bidez lurrean eta herrian txertatua dagoen hezkuntza-eredu publikoa aldarrikatu nahi dute antolatzaileek. Eta lelo horrek ere baditu bere abestia eta bideoklipa, Urduñako Herri Eskolako guraso eta ikasleen artean osatu dituztenak.

Eriz Pérez Egiluz da abestiaren sortzailea, baina «musikagintzaren esparru ezberdinetako profesionalak daudenez eskolan, aurtego Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren lemari men egin eta abestiaren sorkuntza prozesua Urduñan zein eskolan errotu da», adierazi dute Urduñako eskolako arduradunek. Euskarazko hezkuntza publikoaren aldeko borroka luze baten ondoren lortu zen eskola publikoa Urduñan eta prozesu hori omendu nahi izan dute abesti eta bideokliparen bidez.

Ordiziaren lekukoa hartuta, indarrez dator Euskal Eskola Publikoaren 32. Jaia Urduñara. Aurtengo jaiak gune ibilitaria izango du, eta beste Foru plazan, museoaren plazan, Gernika plazan eta eskolan. Ekintza ibiltariez gain, beste hainbat ekimen aurreikusten dira: puzgarriak, tailerrak, musika, kalejirak, kale antzerkia eta pailazoak, besteak beste.

Urduña Herri Eskola Urduñan dagoen haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe bakarra da. Haurraren mugimendu autonomoa eta esperimentazioa du oinarri eskolak eta eremuka lan egiten du, ebaluazio hezitzailea bermatuz eta hezkuntza-komunitatearen begirada aldaketa bateratua eraikitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Eskola Publikoaren jaiak baditu abestia eta bideoklipa