Borrar
'Guipúzcoa' dokumentalaren irudi bat. Euskadiko Filmoteka

Euskadiko Filmategiak Pio Caro Barojaren 'Guipúzcoa' proiektatuko du Tabakaleran

1976 eta 1979 artean filmatua, garaiko Gipuzkoako errealitate sozial eta kulturala jasotzen du lanak

DV

Donostia

Larunbata, 15 azaroa 2025, 12:11

Comenta

Euskadiko Filmategiak Pio Caro Barojaren 'Guipúzcoa' (1979) dokumentala proiektatuko du azaroaren 23an eta 30ean Donostiako Tabakaleran, bi emanaldi berezitan. Lana 1976 eta 1979 artean filmatu zen, eta garaiko Gipuzkoako errealitate sozial eta kulturala jasotzen duen dokumentu etnografikoa da. Filmak 3 ordu eta 45 minutu irauten du, eta 112 eta 95 minutuko bi emanalditan proiektatuko dute, hurrenez hurren, euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Euskadiko Filmategiak jakinarazi duenez, Ipuscua izena lehenbiziko aldiz agertu zela mila urte bete izana ospatzeko antolaturiko ekitaldien barruan antolatu da proiekzioa, Kutxa Fundazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Donostiako Aurrezki Kutxak enkargatu zuen dokumentala, finantza entitatearen mendeurrena zela medio, eta Documentos Culturales de Euskadi sailean sartu zen. Zortzi zatitan dago banatuta: 'Gizona', 'Harria', 'Belardiak', 'Zuhaitza', 'Nekazaritza', 'Burdina', 'Itsasoa' eta 'Hiriak'.

Gidoia Pio Caro Barojak berak idatzi zuen, bere anaia Julio Caro Baroja antropologo eta historialariaren laguntzarekin. Francisco Sanchez, Enrique Benet eta Enrique Diaz izan ziren argazki zuzendariak; musika aukeraketa eta gaztelaniazko narrazioa Javier Bello-Portuk eginak dira, eta euskarazko narratzailea Maria Dolores Agirre izan zen. Muntaia Guillermo S. Maldonadok egin zuen, eta Iñaki Beobide izan zen soinu-arduraduna.

Filmak parte hartzaile gehiago ere izan zituen, besteak beste, Jose Migel Barandiaran antropologo eta etnografoa, Manuel Lekuona idazle eta ikertzailea, Fermin Leizaola etnografo eta idazlea eta Jesus Altuna antropologo eta arkeologoa.

Kutxa Fundazioak DVD bat argitaratu zuen 2005ean Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan, eta, filma bera ez ezik, Pio Caro Barojari eginiko 18 minutuko elkarrizketa bat ere bildu zuten. Egileak elkarrizketa hartan azaldu zuenez, dokumental «ireki» bat egitea izan zen asmoa, bai eta «gure arbasoek egindakoaren ideia sinple bat eskaintzea» ere, «bakoitzarentzat baliagarria izan dadin bere garapen pertsonalerako».

Filma Euskadiko Filmategiaren sail teknikoak digitalizatu du, bere artxiboan gordeta dagoen kopia batetik abiatuta. Lanaren gaineko eskubideak Kutxa Fundazioarenak dira, eta abenduaren 10etik aurrera, Kutxa Fundazioaren eta Euskadiko Filmategiaren webguneetan ikusi ahal izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskadiko Filmategiak Pio Caro Barojaren 'Guipúzcoa' proiektatuko du Tabakaleran

Euskadiko Filmategiak Pio Caro Barojaren 'Guipúzcoa' proiektatuko du Tabakaleran