Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Eneko Agirrek, UPV/EHUko irakasleak, SCIE-BBVA 2021 Informatika Sari Nazionala jaso du. UPV/EHU
Eneko Agirre, SCIE-BBVA 2021 Fundazioko Informatika Sari Nazionala

Eneko Agirre, SCIE-BBVA 2021 Fundazioko Informatika Sari Nazionala

Informatikaren Elkarte Zientifikoak Miker Artetxe ikertzaile gaztea ere saritu du

dv

Donostia

Lunes, 24 de mayo 2021, 18:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eneko Agirrek, Euskal Herriko Unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoetako irakasle osoak, eta Mikel Artetxek, Euskal Herriko Unibertsitatean tesia egin eta orain Facebook AI Research-eko ikertzaile dena, sarituak izan dira Espainiako Informatikaren Elkarte Zientifikoa (SCIE, gaztelaniazko siglen arabera) – BBVA Fundazioa 2021 Ikerketa Sarietan.

Agirrek SCIE-BBVA 2021 Informatika Sari Nazionala jaso berri du, Aritmel modalitatean, zeinetan irakaslearen ingeniaritza informatikoaren arloko ekarpen zientifiko bikainak saritzen diren. Epaimahaiak egindako lana nabarmendu du «lengoaia naturalaren prozesamenduaren arloan egindako aparteko ekarpenengatik, bereziki sare semantiko-en garapenean, testu-masa handien ustiapenean, eta itzulpen automatikoari aplikatutako sare neuronaletan oinarritutako ikaskuntza ez-gainbegiratuan. Gainera, bere zientzia-argitalpenen kalitate aparta ez ezik (horietako batzuk erreferentetzat jotzen dira beren eremuan), nabarmentzekoa da bere ikerketaren emaitzen transferentzia handia, lidergo zientifikoa –ikerketa-zentro ospetsu baten zuzendaria da– eta nazioarteko ibilbide oso aipagarria ere, bere prestakuntzan, kolaborazioetan eta ikerketaren inpaktuan agerikoa dena».

Hitz Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroko zuzendariak eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasle-ikertzaileak «ikerkuntza taldearen elkarlanetik» datorrela nabarmendu du. «Ixa taldeak 30 urte daramatza hizkuntzaren prozesamenduan ikertzen eta transferentzia egiten, orain HiTZ ikerkuntza zentro bezala. Talde horretako giroak sortu ditu puntako ikerkuntza egiteko baldintzak unibertsitate publikoan. Sari honek bultzada ematen digu adimen artifizialean gure unibertsitatea eta lurraldea erreferentzia bihurtzeko, hizkuntzaren prozesamenduak sortu duen iraultzaren barruan».

Aitortza Informatikako Ikertzaile Gazteen modalitatean

Era berean, hizkuntza naturalaren prozesamenduaren arloko enpresa garrantzitsuenetan egindako egonaldien eta ospe handiko kongresuetan egindako ekarpenen bidez aintzatetsitako nazioartekotze handiagatik» aitortza jaso du Mikel Artetxek Informatikako Ikertzaile Gazteen modalitatean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios