

Secciones
Servicios
Destacamos
Amaia Núñez
Zizurkil
Jueves, 28 de diciembre 2023, 18:27
Azken bi asteetan etxean lehiatzeko aukera izan dute Danok Danena taldeko pultsulariek. Abenduaren 17an, III. Egarri Saria antolatu zuten Zizurkilgo Jose Arregi plazan. Parte hartzaile guztiak taldeko gaztetxoak izan ziren, Pedro Mª Otaño ikastetxean entrenatzen dutenak Jon Ander Iriarteren gidaritzapean.
Bertan izan ziren Joel Ropero, Eneko Mesa, Kisbel López, Maialen Zubeldia, Mohamed Reda El Byad, Unai Mesa eta Zigor Urretabizkaia. Guztiek saio ederra osatu zuten, aurretik eginak zituzten markak hobetuz. Kasu honetan Sergio Gonzalezek ezin izan zuen parte hartu, min hartuta dagoelako, baina bertan izan zen taldekideak lagundu eta animatuz.
Txapelketaren amaieran, guztiek elkarrekin bazkaldu zuten Egarri Tabernan. Danok Danena Halterofilia taldeak guztiz eskertu zuen tabernaren laguntza.
Bestalde, Eguberri bezperan, Zizurkilgo Intxaur Frontoian XXII. Eguberritako Trofeoa izan zuten Danok Danenako pultsulariek. Lau mailatan aritu ziren: Teknika, 15 urtez azpikoak, eta emakume eta gizonezko helduak.
Teknika mailan, Kisbel Lopez izan zen txapelduna, Joel Ropero bigarren eta Eneko Mesa hirugarren. Hamabost urtez azpikoetan berriz, Unai Mesak irabazi zuen, Mohamed Reda El Byad bigarren eta Zigor Urretabizkaia hirugarren.
Helduen artean, emakumezkoetan, Allison Rivera izan zen txapelduna, Lidia Martón bigarrena, Izarne Marko hirugarrena eta Rebeca Arana laugarrena. Gizonezkoetan, berriz, Eki Lizasok irabazi zuen. Hala ere, ez zuen lortu datorren urtean mundialera joateko gutxieneko marka, nahiz eta gertu izan zuen. Dena den, bere markak hobetzea lortu zuen.
Gizonezkoen podiuma osatu zuten Ekaitz Cortajarenak, bigarren, eta Beñat Gonzalezek, hirugarren. Gainera, Pablo Ucero izan zen laugarren, Jon Kepa Cortajarena bosgarren, Gorka Endjilo seigarren, Andres Rubiños zazpigarren eta Jon Ander Iriarte zortzigarren. Honekin, txapelketa ofizialen egutegiari amaiera eman diote datorren urtera arte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.