Borrar
Carmelo Urza Renon, USAC partzuergoko egoitzaren atarian. Euskalkultura.com

Carmelo Urzak, Renoko Unibertsitateko irakasleak, jasoko du Lan Onari aitorpena

Donostia eta Reno hirien senidetzan jokatu zuen paperagatik Donostiako Urrezko Danborra jaso zuen duela 30 urte

I. A.

Donostia

Asteazkena, 23 uztaila 2025, 17:35

Comenta

Lan Onari aitorpena Carmelo Urza Renoko (AEB) Unibertsitateko irakasle bizkaitarrari ematea onetsi du Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak aste honetan. Sari hau esparru akademikoan egindako lanagatik eta euskal kultura atzerrian zabaltzen laguntzeagatik jasoko du. Saria emateko ekitaldia datorren astean Boiseko 2025eko jaialdian izango da, Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

Carmelo Urza Larrauri (Sestao, 1948) Filologia Hispanikoan doktorea da Renoko Unibertsitatean, eta, nahiz eta oso gaztea zela AEBtara bizitzera joan, beti nabarmendu da bere euskal sustraiei eusteagatik eta Euskadiren eta AEBen artean harremanak estutzeko egindako lanagatik.

Lan horren adierazle nagusia izan zen 1982an USAC (University Studies Abroad Consortium) sortzeko bultzada. Unibertsitate partzuergo horren helburua da mendebaldeko Amerikako eta Euskal Herriko ikasleen artean zubiak eraikitzea.

Horrela, EHUrekin egindako hitzarmen baten bidez, USAC partzuergoak Euskadin egonaldiak antolatzen ditu hizkuntza eta kultura, artea, ekonomia edo enpresa administrazioa ikastera hurbiltzen diren Ipar Amerikako ikasle taldeentzat. Partzuergoaren sorreratik, AEBetako eta 20 herrialde baino gehiagotako milaka unibertsitate ikaslek egonaldiak egin dituzte Euskal Herrian, eta, ezagutza akademikoak eskuratzeaz gain, euskal kultura gertutik ezagutzeko aukera ere izan dute.

Era berean, Ipar Amerikako ehun irakaslek baino gehiagok beren irakasgaiak eman ahal izan dituzte USAC partzuergoak antolatutako euskal programen baitan.

Carmelo Urzak Donostiako Urrezko Danborra jaso zuen 1995ean, Donostia eta Reno hirien senidetzan jokatu zuen paperagatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Carmelo Urzak, Renoko Unibertsitateko irakasleak, jasoko du Lan Onari aitorpena

Carmelo Urzak, Renoko Unibertsitateko irakasleak, jasoko du Lan Onari aitorpena