https://static.diariovasco.com/www/menu/img/zabalik-desktop.png

Bizikletaz adinik ez

"Danimarka, Mexiko, Estatu Batuak, Suitza, Singapur... Munduko leku askotan ez dago bizikletan ibiltzeko adinik. Donostian ezta ere, 95 urte bete dituen Maialen Solís-ek ondo dakien bezala. Lau urtez etxetik irten gabe egon ondoren, "Bizikletaz adinik ez" proiektuari esker, Maialenek hirian barrena paseatu eta hondartza berriro ere ikusi ahal izan du". Irabazirik gabeko ekimen honek, bizitzan zehar bisitatu izan dituzten lekuetara itzultzeko aukera eman nahi die pertsona helduei, haien gizarte partaidetza sustatuz, isolamendua ekidinez eta bizi-kalitatea hobetuz. Bizitza adin zehatz batera iristen garenean amaitzen ez dela argi utziz eta pedalei eragitea bezalako jarduera sinple bat belanauldi ezberdinek eskaini dezaketen guztia azaleratzeko nahikoa dela frogatuz.