Borrar
2023 Bizkaiako Bertsolari Txapelketa

Berrizen jokatuko da larunbatean lehen finalaurrekoa

Sei bertsolari arituko dira finalerako lehen posturaren bila

I. A.

Donostia

Osteguna, 9 azaroa 2023, 12:58

Comenta

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak fase berria hasi du, izan ere finalaurrekoetan murgilduta dago jada. Larunbatean, azaroaren 11n jokatuko da lehenengoa, Berrizko Olakueta pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan. Bertan sei bertsolari arituko dira lehian, finalerako sailkapena helburu izango dutelarik.

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas', Gorka Pagonabarraga Agorria, Iruri Altzerreka Martinez, Koldo Gezuraga Seijido eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak izango dira lehen finalaurrekoan izango direnak. Saioan gai-jartzaile lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Bigarran finalaurrekoa azaroaren 18an, Santurtziko Serantes kultur aretoan izango da Aitor Bizkarra Ruiz, Jone Uria Albizuri, Mikel Goiriena Larrazabal, Unai Mendiburu Valor, Bittor Altube Sarrionandia eta Txaber Altube Sarrionandia bertsolariekin. Eta hirugarren eta azken finalaurrekoa azaroaren 25ean, Lemoako udal kiroldegian. Bertan izango dira Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Oihana Bartra Arenas, Josune Aramendi Perez eta Aissa Intxausti Aburruza.

Hiru kanporaketa hauetatik aterako dira abenduaren 16an Miribillan izango den finalera sailkatuko diren bertsolariak.

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego finalaurrekoak jokatuko diren egoitzetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berrizen jokatuko da larunbatean lehen finalaurrekoa

Berrizen jokatuko da larunbatean lehen finalaurrekoa