Arnasguneen garrantzia aztertuko duen nazioarteko konferentzian izena emateko azken egunak

Gai hau jorratuko duen lehenengo nazioarteko konferentzia datorren astean Azpeitian egingo da

I. A.

Donostia

Lunes, 6 de octubre 2025, 16:59

Hizkuntza gutxitu bat eroso eta modu naturalean erabiltzea ahalbidetzen duten tokiak dira arnasguneak. Euskararen kasuan, gaur egun ia erabat euskaraz bizi diren bost udalerri besterik ez daude, bostak Gipuzkoan: Abaltzisketa, Baliarrain, Elduain, Orexa eta Zerain. Baina Uemaren eskariz Siadeco ikerketa etxeak uztailean aurkeztu zuen proekzio demolinguistikoaren arabera, euskararen nagusitasun eremu horiek guztiz desagertuta egongo dira 2036an eta ez da udalerri bakar bat geratuko kategoria horretan.

Publicidad

Hain zuzen, arnasguneek hizkuntzen biziberritzean duten garrantzia hizpide izango dute nazioarteko adituek datorren astean Azpeitian (urriaren 16 eta 17) egingo den konferentzian. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA), Soziolinguistika Klusterra, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) eta Coppieters fundazioa dira sustatzaile nagusiak, Azpeitiko Udalarekin batera. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletza ere badu konferentziak.

Antolatzaileen esanetan, arnasguneek hizkuntza gutxiberrituen biziberritzean duten garrantzia agerian uzteko nazioarteko hitzordu garrantzitsua izango da. Mugarria mundu osoko soziolinguista, hizkuntzalari eta adituentzat, eta 200 lagun inguru dira dagoeneko izena eman dutenak. Zehazki, bateko eta besteko adituekin batera, Euskal Herriko dozenaka eta dozenaka udaletako euskara teknikariak, alkateak eta udal ordezkariak ere izango dira entzuleen artean. Jardunaldian parte hartzeko epea oraindik zabalik dago, urriaren 15a arte.

Nazioarteko konferentzia honen helburu nagusiak bi izango dira. Alde batetik, arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziaz gogoeta eragitea Europako hizkuntza gutxituen eremuan, eta bestetik, arnasguneetan hizkuntza gutxituek duten egoera soziolinguistikoa indartzeko proposamenak eta neurriak plazaratzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad