Borrar
Restos óseos que se conservan en Gordailua. De la Hera

Arkeologiaren eta paleontologiaren munduan murgiltzeko tailerrak Gordailuan

Ostiral honetan izango dira eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik

DV

Donostia

Osteguna, 13 ekaina 2024, 17:49

Comenta

Arkeologiako eta paleontologiako analisi teknika berriak ezagutarazteko aukera eskainiko du ostiral honetan Gordailuak. Ekimena, urtero Kultura Ministerioak ekaineko hirugarren asteburuan antolatzen dituen Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldien baitan antolatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan.

Honela, tailer bat antolatu dute, eta tartean bisita gidatu bat. Tailerrak bi saio izango ditu: 16:00etatik 18:00etara gaztelaniaz, eta 17:15etik 19:15era euskaraz. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, telefonoz deituta (943415178), edo mezu elektroniko bat bidalita (gordailua@gipuzkoa.eus). Tailerrean edonork parte har dezake eta doan izango da (gordailua@gipuzkoa.eus).

Tailerrak arkeologiaren eta paleontologiaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko du, eta «zientzialariek gure iraganeko sekretuak argitzeko erabiltzen dituzten analisi teknika berriak ezagutaraziko dira», azaldu du Goizane Álvarez Kultura diputatuak prentsa ohar batean.

Jarduera interaktiboen eta erakustaldi praktikoen bidez, arkeologiara eta paleontologiara hurbilduko dira parte hartzaileka eta iraganeko gizon-emakumeen elikadura eta erabiltzen zituzten metalen jatorria azalduko zaie. Gainera, etorkizuneko belaunaldientzat ondare arkeologikoa kontserbatzea eta zaintzea ahalbidetzen duten dokumentazio grafikoko teknika modernoei buruzko azalpenak emango dira tailerrean. Bisita gidatuaren bidez, tailer horrek gizartean kultura arkeologiko arduratsua sustatu nahi du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arkeologiaren eta paleontologiaren munduan murgiltzeko tailerrak Gordailuan

Arkeologiaren eta paleontologiaren munduan murgiltzeko tailerrak Gordailuan