Las diez noticias clave de la jornada

Arkeologia lantzea izango du helburu aurtengo Barandiaran ikerketa bekak

Dokumentazioa eta lanari buruzko txostena aurkezteko epea azaroaren 30 itxiko da

I. A.

Donostia

Sábado, 25 de octubre 2025, 19:29

On Jose Migel de Barandiarani 1979an egin zitzaion omenaldia zela eta, Eusko Ikaskuntzak urteroko ikerketa beka sortzea erabaki zuen, omenaldia bera Barandiaranen ikerkuntza lanaren jarraipenean isla zedin. Euskal Herriko arkeologia eta etnologia dira bekaren ikerketa gaiak, txandakako ordenan, diziplina horietaz arduratu baitzen gehienbat Jose Migel Barandiaran. Bada, ikerketa bekaren 2026ko deialdia abiatu da eta Euskal Herriko arkeologia lantzea izango du helburu nagusi.

Publicidad

Gaiaren berritasuna izango du gogoan epaimahaiak, bai eta formatua ere, esaterako, ikerketa txostenarekin batera ikusentzunezkoak sortuko balira. Soilik argitaratu gabeko lanak eta izaera propioa dutenak finantzatu ahal izango dira, eta deialditik kanpo geratuko dira neurri handiagoko beste proiekturen baten zati direnak, zein bestelako finantzaziorik dutenak ere.

Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo bizi diren eta euskal kulturaren alor horietan lanean ari diren pertsonek aurkeztu ahal izango dituzte euren lanak. Orobat, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak bultzada eman nahi die ikertzaile gazteei zein hasiberriei, eta banaka edo talde txikitan aurkez daitezke, horietariko norbait eskarmentu handiagoa duen ikertzailea izan daitekelarik.

Bekak urtebeteko iraupena izango du (ez du luzapenik izango) eta zuzkidura 10.000 eurokoa izango da.

Dokumentazioa eta lanari buruzko txostena azaroaren 30 baino lehen bidali beharko dira Jose Miguel de Barandiaran Fundaziora (gasteiz@barandiaranfundazioa.eus helbide elektronikoa edo Gasteizko Pedro Asua kaleko bulegoa). Fundazioak abenduaren 31 baino lehen emango du epaimahaiaren ebazpenaren berri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad