
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Domingo, 1 de junio 2025, 20:47
Gipuzkoako natura-parke handiena da Aralarkoa. Natur ondarearen babesleku eta gordeleku ez ezik, gipuzkoar askorentzat aisia-leku ezinbestekoa ere bada. Ingurune honen garrantzia aitortzeko, hau da, gipuzkoarrei hango landaretzak, faunak, abeltzaintza jarduerak eta aisia aukerek egiten dieten ekarpena goresteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamentuko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritza nagusiak, bigarren aldiz, 'Aralarko natura-parkearen eguna' antolatu du ekainaren 8an (igandez), Abaltzisketako Udalarekin eta Etorlur sozietate publikoarekin lankidetzan.
Antolatzaileek jakienarazi dutenez, «asmoa ez da natura-parkera jende andana eraman eta hiritar kutsuko ekitaldia antolatzea, hain gutxi mendian erromeria antolatzea, natura-parkeko ondarea ezagutzera ematea eta hartaz gozatzeko era asko daudela iradokitzea baizik».
Ospakizuna gauzatzeko Errekonta (Ausa Gaztelu ondoan) gunea aukeratu da, «esanguratsua, ederra, irisgarria eta bertan artaldea dagoelako», azaldu dute. Bertaratzeko, Gipuzkoako Parketxe Sareko ingurumen-hezitzaileen gidaritzapean joateko aukera izango dute parte-hartzaileek. Hitzordua Larraitzen (Zamaoko aisia-lekuan) jarri dute 9:30ean eta izena ematea ezinbestekoa izango da.
Ospakizuna goizeko 11:00etan hasiko da Errekontan. Hara iristean parte hartzaileek han izango den artaldea bertatik bertara ikusteko eta sentitzeko parada izango dute eta aditu batek natura-parkean betetzen duen eginkizuna azalduko die, baita nola zaintzen eta ustiatzen den ere.
Ondoren, basozain batek Basabizin, Aldundiak Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzeko Urnietan duen zentroan, artatutako eta sendatutako hegazti bat askatuko du. Aurretik, basozainak Basabiziren funtzionamenduaz eta askatuko den hegaztiaren nondik norakoari buruzko argitasunak emango ditu.
Segidan Abaltzisketako txantxoen dantza (eta musika) emanaldia izango da eta hori bukatutakoan Et Incarnatus taldearen txanda izango da. Soka lauko-boskote batek 'Menditik itsasoraino dantzan (II)' emanaldia eskainiko du Migel Zeberioren zuzendaritzapean. Festa gazta dastaketarekin amaituko da, bueltan Larraitzera jeitsi baino lehen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Todos los conciertos y festivales de este verano en Cantabria
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.