Borrar

Andima Ibinagabeitiaren artxiboak Euskaltzaindiaren webgunean

Idazle eta itzultzaile bizkaitarraren ondareak balio berezia du frankismo garaiko euskaltzaletasunaren testigantza gisa

I. A

Donostia

Miércoles, 28 de mayo 2025, 17:41

Andima Ibinagabeitia (Elantxobe, 1906 – Caracas, Venezuela, 1967) idazle, itzultzaile eta euskaltzain urgazlea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratu egin behar izan zuen eta atzerrian idatzi zituen bere lan ia guztiak. Bada orain, Euskaltzaindiak Elantxobeko euskaltzalearen artxiboak kontsultagarri jarri ditu bere webgunean. Haren artxiboak «balio berezia du frankismo garaiko euskaltzaletasunaren testigantza gisa», adierazi dute Akademiatik.

Ibinagabeitiaren familiak 2000. urteko urrian eman zion artxiboa Euskaltzaindiari, honen egoitzan eginiko ekitaldian. Urte batzuk geroago, 2006an, Euskaltzaindiak idazlea omendu zuen bere sorterrian, Elantxoben. Egun berean, Ibinagabeitiarekin batera omendu ziren Imanol Berriatua idazle eta euskaltzain urgazlea eta Gorgonio Renteria politikari eta idazlea.

Sei ataletan banatzen da Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daitekeen funtsa eta izen-aurkibidea ere jarri da, bilaketa errazteko. Alde batetik, jaso eta erantzundako gutunak daude, 327 laguni idatzitakoak (tartean, Gabriel Aresti, Bingen Ametza eta Jose Agerrerenak). Hainbat hedabideetarako landutako artikuloak ere badaude, Euskadi Irratia, Alderdi, Euzko Gogoa, Irrintzi eta bestelakoetan idatzitakoak, eta idazle klasikoen lanen itzulpenak (Ovidio, Virgilio…).

Bestalde, atal berezia eskaini zaio Jon Mirande idazlearen lanei eta berarekiko gutuneria mamitsuari. Editore lanak ere egin zituen Ibinagabeitiak, eta hainbat egilek bidalitako lanak bildu dira. Azkenik, Saski-Naskia atalean, orotariko dokumentuak argitaratu dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Andima Ibinagabeitiaren artxiboak Euskaltzaindiaren webgunean

Andima Ibinagabeitiaren artxiboak Euskaltzaindiaren webgunean