Borrar
Altsasun kantuan arituko diren sei bertsolariak. B.E.
Nafarroako Bersolari Txapelketa

Altsasun jokatuko da lehen finalaurrekoa larunbatean

Sei bertsolari ariko dira kantuan eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 2an Iruñean jokatuko den finalerako

I. A.

Donostia

Asteazkena, 1 azaroa 2023

Comenta

Larunbatean jakingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean arituko den lehen finalistaren izena. Izan ere, urriaren 7an abiatu zen txapelketa eta Iruritan, Vianan, Uharten eta Leitzan geldialdia egin ostean dagoeneko finalaurrekoen fasera iritsi da. Larunbatean, azaroak 4, jokatuko da fase horretako lehen saioa.

Altsasuko Iortia Kulturgunean, arratsaldeko 17:30ean hasita, sei bertsolari ariko dira oholtzan gainean kantari: Sarai Robles Vitas, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar, Saats Karasatorre Martinez, Eneko Fernandez Maritxalar eta Patxi Castillo Graciarena. Zigor Gartzia 'Zian' izango da gai-jartzaile, eta epaile lanetan Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena ariko dira.

Bertsolariak zuzenean entzun nahi dituztenentzat sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian (eta egunean bertan, bukatu ez balira, leihatilan, 16:00etatik aurrera).

Orain arteko ohiko ariketez gain, berri bati ere heldu beharko diote bertsolariek fase berri honetan. Izan ere, zortziko handiko, zortziko txikiko eta hamarreko txikiko ariketei, puntukako ariketa ere gehituko zaie, bikoteka, zortzi bertso osatu bitarte. Ganbarako ariketan, aldiz, bakarka aritu beharko dute, gaia emanda nahi den doinu eta neurrian hiru bertso kantatuz.

Finala izango dute jomugan bertsolariek: saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 2ko Iruñeko finalera; besteek, aldiz, finalaurrekoen fase osoa bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatu diren ala ez jakiteko. Altsasukoarekin batera, beste bi finalaurreko izango dira: azaroaren 11an Agoitzen, eta 19an Lesakan. Fasean ariko diren 18 bertsolarietatik zortzik eskuratuko dute finalerako txartela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Altsasun jokatuko da lehen finalaurrekoa larunbatean

Altsasun jokatuko da lehen finalaurrekoa larunbatean