Aitor Bizkarra garaile lehenengo finalaurrekoan
Zeanurin jokatutako saioa irabazi ondoren finalaurrekoen bigarren bueltara sailkatu da zuzenean
DV
Donostia
Lunes, 27 de octubre 2025, 11:09
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak jokatzen hasi dira. Igande honetan Zeanurin izan zen lehenengo saio, Aitor Bizkarrak irabazi zuena. Bigarren postuan Jone Uria geratu zen, puntu erdira. Honetal, Bizkarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoen bigarren bueltara eta Bermeon kantatuko du azaroaren 15ean.
Publicidad
Zeanuriko Ibarreta frontoia jendez lepo bete zen lehenengo finalaurrekoetan arituko ziren bertsolariak ikusteko. Honela, Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Bizkarra Ruiz, Bittor Altube Sarrionandia, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri eta Oihana Bartra Arenas igo ziren oholtzara. Guztien artean Aitor Bizkarra izan zen puntu gehien batu zituen bertsolaria, 649,5 punturekin.
Gai jartzaile lanetan Beñat Vidal Gurrutxaga aritu zen eta epaile lanetan, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar aritu ziren.
Finalaurrekoen bigarren saioa igande honetan jokatuko da, azaroaren 2an, Abadiñoko Probalekuan. Bertan artituko diren Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Enare Muniategi Etxabe, Maite Sarasola Isazelaia, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor bertsolariak. Lehen bueltako hirugarren eta azken finalaurrekoa azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu da eta bertan jardungo dute Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariek.
Hiru finalaurrekoetan lehian arituko diren hemezortzi bertsolarietaik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko dutenak.
Publicidad
Azken txapelketetan ez bezala, finala Casillan izango da aurten, abenduaren 20an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión