Borrar
Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua.
500.000 euroko laguntza euskal literaturari

500.000 euroko laguntza euskal literaturari

Eusko Jaurlaritzak 511.800 euroko diru-laguntza zuzenduko du euskaraz idatzitako obra literarioen argitalpenera

dv

Viernes, 25 de marzo 2016, 12:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak 511.800 diru-laguntza eskainiko dio aurten euskaraz idatzitako obren argitalpen prozesuari. Laguntza jasotzeko eskaerak egiteko epea maiatzaren 13an itxiko da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu den Cristina Uriartek Europa Press agentziari jakinarazi dionez, «diru-laguntzek euskaraz idatzitako obra literarioen argitalpen gastuak murrizteko helburua dute, 2016 urtean argitaletxeen gastuak ere gutxitzeari begira».

Diru laguntzak jasotzeko, ezinbestekoa da eskaera egiten duen argitaletxeak aurreko bi urteetan gutxienez hiru egile desberdinek idatzitako bost obra plazaratu izana. Gainera, enpresak aditzera eman beharko ditu beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik jaso dituen diru-laguntzak eta hauen zenbatekoak.

Eusko Jaurlaritzak eskainitako diru-laguntza honek argitalpen gastuen %70a bere gain hartuko du, ordainketa bi epeetan egingo delarik: lehen %50a eskaera onartu bezain laister eta beste %50a 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios