http://static.diariovasco.com/www/menu/img/zabalik-desktop.png

In vitro ernalketa errinozeronte zuria salbatzeko

Kenian, ikertzaile talde bat errinozeronte txurien espeziea salbatzeko in vitro ernalketa bidezko teknikak garatzen ari da./
Kenian, ikertzaile talde bat errinozeronte txurien espeziea salbatzeko in vitro ernalketa bidezko teknikak garatzen ari da.

Keniako kontserbazio parke bateko ikertzaile talde bat ernalketa teknikak garatzen ari da galzorian dagoen espezie honen iraupena bermatzeko

M.I.donostia

Naturak huts egiten duenean, zientziak lagun dezake. Hala, Keniako ikertzaile talde bat errinozeronte zurien espeziea salbatzeko in vitro ernalketa bidezko teknikak garatzen ari da.

Gaur, espezie honen hiru ale bizi dira soilik, denak Kenian. Ildo honetan, Ol Pejeta kontserbazio parkean, errinozeronteekin bizi diren albaitariak espeziearen iraupena bermatzeko konponbide drastikoen bila dabiltza, denbora euren aurka dutelarik.

Duela sei urte iritsi ziren parkera hiru errinozeronteak, eta harrezkero ezin izan dira haurdun gelditu jaiotza-tasa oso baxuko espeziea baita. «Espeziaren iraupenerako irtenbide bakarra lagunduriko ugalketa teknikak garatzea da, errinozeronte zuriek kumeak izan ditzazten. Bide horretan saiakuntzak egiten ari gara», adierazi zuen OI Pejeta parkearen zuzendaria den Richard Vigne-k.

Arrakasta ziurtatua ez dagoen arren eta harriskuak egon litezkeen arren, adituek diote lagundutako ernalketa irtenbide bakarra dela, beste aukera batzuekin frogakl egin ostean. «Aurretik ez dira halako saiakerak eta esperimentuak burutu errinozeronteen espeziearekin baina orain egin beharra dugu, hori baita konponbide bakarra. Eta ongi ateratzen bada, espeziea salbatuko dugu!», eman zuen aditzera Vigne ikertzaileak.

Espezie honen biziraupena bereziki kaltetua izan da Afrika ekialdean egiten den marfilaren eta errinozetronteen adarren salerosketarekin. «Egoera kezkagarria da benetan». Produktu hauek Kenia eta Tanzaniatik atera ohi dira Txina eta Tailandia bezalako herrialdeetara iristeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos