Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aranzadi elkarteak du gorpuak hobitik ateratzeko lanen ardura.
Gerra Zibilean desagerrarazitako pertsonak bilatu eta identifikatzeko plana egin du Jaurlaritzak

Gerra Zibilean desagerrarazitako pertsonak bilatu eta identifikatzeko plana egin du Jaurlaritzak

Hobiak lurpetik ateratzeko asmoz 2002an martxan jarritako prozesuan aurrera egitea da planaren helburua, Bake eta Bizikidetza Planaren Memoria Historikoaren arloko konpromisoari erantzunez

PPLL

Viernes, 1 de enero 2016, 10:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak aurkeztu zuen abenduaren 30ean 2015-2020 aldirako plana, Gerra Zibilean desagerrarazitako pertsonak identifikatzeko asmoz hobien kokapena ikertuko dituena. Aurkezpenean Paco Etxeberria auzitegiko antropologo eta Aranzadi elkarteko presidentea ere egon zen, elkarte horrek baitu ikertzeko eta gorpuak hobitik ateratzeko lanen ardura.

Aurkeztutako agirian bi konpromiso jaso dituzte. Lehena, egia jakiteko eskubidea betearaztearen esparruan kokatzen da, eta desagerrarazitako pertsonei buruzko informazio guztia ahal den heinean argitzeko premiari erantzuten dio.

Hobiak lurpetik ateratzeko asmoz 2002an martxan jarritako prozesuan aurrera egitea da planaren helburua, eta horretarako, laneko programa egituratu bat ezartzen du, 2020. urtera arte. Plan barruan sartu dute ehorzketa gune izan litezkeen zenbait tokiren ikerkuntza ere.

Hernandok gogorarazi duenez, 2003an Jaurlaritzak plan bat abiarazi zuen Gerra Zibilean errepresaliatuak, fusilatuak eta desagerraraziak izan ziren pertsonen inguruan ikertzeko; ordutik, haien senideek egindako 1.500 eskaerari baino gehiagori erantzun die. Horretarako, Estatuko hainbat ministeriotan banatutako 175etik gora artxibategi, erregistro eta bestelako dokumentazio zentrotan egin behar izan du kontsulta.

Lan horren fruitu izan da Euskadiko Hobien Mapa, non 50 hilobitik gorako guneei buruzko informazio xehea jaso baita. Horrez gain, hobi komunak dituzten guneei buruzko txosten teknikoak egin, eta halako hobi batzuk lurpetik atera dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios