Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gazteek ere badute zer kontatu Gipuzkoako etorkizuna hobetzeako

'Altuning pro-Gipuzkoa' sariak sei ikasleren proiektuak aukeratu ditu aurten. Irabazleek lurraldean hezkuntza arloa sustazeko proposamen berritzaileak egin dituzte.

m.i.

Miércoles, 30 de diciembre 2015, 12:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoaren etorkizuna hobetzeko ideiak, informazioak eta esperientziak landu eta eskaini behar dira Altuning-en parte hartzeko. Aurten, 48 ikaslek eman dute izena sariketa honetan eta guztiek Gipuzkoa hobetzeko galdeketa orokor bat erantzun dute eta, odoren, lurraldea suspertzeko nahi beste gogoeta eta proposamen landu eta aurkeztu dituzte. Sariak gaur arratsaldean banatuko dira Foru Jauregiko Jargi Aretoan.

Aurkeztu ziren horietatik 13 iritsi dira finalera eta, azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxa Fundazioak eta Altuna Fundazioko Patronatuak aukeratutako epaimahai batek 6 proiektu saritzea erabaki du ikasleek egindako ekarpen zehatz guztiak aztertu ondoren. Egitasmo horietako lau euskaraz aurkeztu dira.

Epaimahaiaren esanetan, lanen originaltasuna, proiektuen lanketa maila eta gauzatzeko bideragarritasuna saritu dira. Irabazle bakoitzak 2000¤tako saria jasoko du.

Altuning proiektua 2009an jaio zen. Gaurko gazteek, beren jatorrizko herrien etorkizuna hobetze aldera, mundu zabalean aurki daitezkeen ideia, jarduera eta erakunde onenen bila saia daitezen. Programan parte hartzeko ezinbestekoa da Gipuzkoako unibertsitaria izan eta unibertsitate-trukeko nazioarteko programa arauturen bateko partaide izatea.

Sarituak eta ekarpenak

-Sara Alonso Barandiaran: Donostia, Tecnun. Diseinu industrialeko ingeniaritza. Atzerriko egonaldia Finlandian. Finlandiako Erasmus at School programan oinarria duen ekarpena da egin duena. Sarituak proposatzen du antzeko programaren bat Gipuzkoan martxan jartzea, eta modu horretan, atzerritik gure artera etorri diren ikasleek lehen eta bigarren hezkuntzako zentroetan hitzalditxoak eta tailerrak ematea kulturartekotasuna eta hizkuntza ezberdinen praktika sustatuz.

-Iratxe Bidaola Larrea. Villabona, Mondragon Unibertsitatea. Hezkuntzako gradua. Atzerriko egonaldia Danimarkan. Danimarkako 'Efterskole' eskola motetan oinarrituz, lehen hezkuntzako ikasleek gaitasunak gara ditzaten espazio eta denbora partekatzeko gune berriak sortzea proposatu du. Espazio horietan, ikasleek eta irakasleek programa akademiko bat garatzen dute eta aldi berean elkarrekin biziz eguneroko egitekoei aurre eginez beste modu bateko gaitasunak lantzen dituzte.

-Jon Diaz Criado. Donostia, Dustuko Unibertsitatea. ADE+Zuzenbidea. Atzerriko egonaldia AEBn. Unibertsitateko ikasle boluntarioen burtsa bat martxan jarri, egoera zaila bizi duten familietako ikasleei eskolaz kanpoko klaseak emateko. Modu horretan, ikasle horiei laguntza eskaintzeaz gain, programa horietan beren gizarte arduragatik izena eman duten enpresetan praktikak lortzeko aukera izango lukete.

-Mikel Gomez de Segura Marauri. Donostia, EHU. Ingeniaritza zibila. Atzerriko egonaldia Txilen. Gradu amaierako lan eta proiektuak hobetzeko proposamena da berea. Helburua haien eragina handitzea da, ingurune hurbilean gizarteko eta ekonomiako arazo eta erronka errealei erantzuna emanez.

-Oier Penacho Alonso. Gasteiz/Donostia, Deustuko Unibertsitatea. ADE+Zuzenbidea. Atzerriko egonaldia AEBn. Graduko unibertsitate ikasketak 'Liberal Arts Education' deritzonean oinarrituz, modelo irekiagoetara egokitzeko proposamena egin du. Helburua da ikasle bakoitzari indibidualki hobeto egokitutako formazio prozesuak bideratzea, bai parte hartzea sustatuz eta baita ezagutza eta gaitasunen garapena ere uztartuz.

-Izaro Toledo Retegi. Oiartzun, EHU. Filosofiako gradua. Atzerriko egonaldia Argentinan. Benetako unibertsitate bizitza gauzatzeko eta unibertsitate ingurunean hobeto integratzeko plano ezberdineko ekintzak aurkeztu ditu, hausnarketa zabal baten baitan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios