

Secciones
Servicios
Destacamos
Apirilaren 7tik 12ra Euskal Herria zeharkatuko duen Itzuliak badu jada abesti ofiziala Txirrindularien esfortzu, zaletuen txalo eta oigu, kotxeen bozinazo eta bestelakoei batuko zaie Janues Lester taldearen 'Dap dap' kantua, antolakuntzak ohar bitartez jakinarazi duenez. Bestelako lasterketak maiz egin izan ohi dute -La Vueltan oso ohikoa da-, baina etxeko lasterketaren kasuan lehen aldia izango da historian.
«'Dap dap' abestiaren energia biziak eta erritmo kutsakorrak jarriko diote giroa 2025eko Itzuliari, eta lehiaketaren momentu garrantzitsu guztietan entzun ahalko da». Hala, kanta bideo ofizialetan, irteera eta helmugako eremuetan eta baita telebistako emankizunetan izango da entzungai. Ekimen honekin, Itzuliaren antolatzaileek ekitaldiaren soinuzko identitatea indartu nahi dute eta jarraitzaileei murgiltze esperientzia are sakonagoa eskaini nahi diete, oharrean azaltzen dutenez.
Janus Lester taldearen lehen diskoan, 'Ez gaitzala loak hartu', oihartzun handia lortu zuen kantua da, are gehiago ikus-entzunezkoa kaleratu zutenean. «Guk disfrutatzea eta jendeari atentzioa ematea nahi genuen», azaldu zuen Jokin Pinatxo abeslariak hedabide honi emandako elkarrizketa batean. Izan ere, doinu alai eta dantzagarriei koreografia jarri zieten kideek hein batean 'Think about things' kantuak inspiratuta. « Ez gara dantzari finak, 'ahal dugun bezala dantzatuko dugu' pentsatu genuen. Oso graziosoa izan zitekeela pentsatu nuen eta jendeari atentzioa emango ziola. Ideiari forma eman nahi nion dantzak berak zentzua izan zezan eta ez zitezen izan zazpi pertsona kamera aurrean dantzatzen besterik gabe».
Edizio berezia izango da aurtengoa, hainbat berritasunekin. Iñaki Izquierdok ibilbideari buruz egindako analisian esan bezala, «ez da izango aldapa gogorrik, baina metro errazik erez». Gipuzkoan lehiatuko den etapak zenbait herri igaroko ditu, zehazki Zarautz, Zumaia, Aia, Tolosa, Ormaiztegi, Alegia eta Beasain, eta xehetasunak begiratuta tranpa mordoa ditu, baita min egiteko lekurik ere. Esaterako Arrateko igoera hirukoitza. Eta txirrinlariengatik ez da faltako, World Tourreko 18 taldeez gain Alaphilippen Tudor, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma, Burgos eta TotalEnergies izango baitira irteeran
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.