Aste Santuko bilketa oparoa Arraztalo Kontsumo Taldean

Astelehenean ez zen kontsumo taldean ohiko banaketa izan Kilirikupen eta taldeko kideak barazkien bilketa egitera joan ziren

GOIZARINOIARTZUN.
Babak, ilar txikiak, zerbak, letxugak eta baratxuriak zeuden jasotzeko. ::
                             GOIZARIN/
Babak, ilar txikiak, zerbak, letxugak eta baratxuriak zeuden jasotzeko. :: GOIZARIN

Aste Santuko oporrak direla eta, aste honetan ez da banaketarik izan Arraztalo Kontsumo Taldean. Hortaz, taldeko kideak astearte arratsaldean joan ziren asteko barazkiak jasotzera.

Izan ere, pasa den astelehenean ez zen kontsumo taldean ohiko banaketa izan Kilirikupen, pazko bigarreneko eguna zela eta. Biharamunean, ordea, arratsaldez bildu ziren taldeko kideak barazkien bilketa egitera. Hain zuzen ere, babak, ilar txikiak, zerbak, letxugak eta baratxuriak zeuden jasotzeko. Honenbestez, koadrila ederra bildu zen aurrenekoz Petra Lekuona egoitzaren ondoko baratzean.

Gero, bildutako denak Altzibarreko negutegira ere joan ziren, eta ordubetean denontzat adina genero bildu zuten. Saskia ederki hornituta eraman zuten etxera. Hemendik aurrera kolorez betetzen joango da udaberria pasa hala.