'Jaion' festa hilaren 26an ospatuko da

Lakaxita Gaztetxeak aurtengo 'Jaion' festa ospatuko du apirilaren 26an, larunbata. Aurtengo edizioan Tripimonsters taldea arituko da Urdanibia plazatik 17:00etan abiatuko den kamioaren gainean. Lakaxita Gaztetxera ailegatzean, festari jarraipena emango zaio The Lookers, Apurtu eta Luz de Putas taldeekin. Ondoren, DJak izango dira.