Ainhoa, Jon eta Oihana, Espainiako Open-era

Oihana eta Ainhoa Goenaga, eta Jon Aizpuru. ::
                             IZARRAITZ IGERI ELKARTEA/
Oihana eta Ainhoa Goenaga, eta Jon Aizpuru. :: IZARRAITZ IGERI ELKARTEA

Bihar, ostegunetik hasi, eta igandera bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Palma de Mallorcan. Bertan hartuko dute parte Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak.

Espainiako 365 igerilarik hartuko dute parte eta, Udako Europako Txapelketarako sailkatzeko balioko duenez, oso maila handiko txapelketa izango da. Mireia Belmonte, Melani Costa, Rafa Muñoz edo Eduardo Solaeche igerilari ezagunak Europako gutxiengoa lortzeko asmotan izango dira bertan eta, Ainhoak, Jonek eta Oihanak aukera izango dute hauekin batera lehiatzeko.