Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo haurrak igeriketa lehian, bihar

Gaztetxoen eskolarteko txapelketa jokatuko da, Azpeitiko igerilekuan, 15:30etik aurrera

Gaztetxoak. Igerilari gazteak. ::
                             IZARRAITZ/
Gaztetxoak. Igerilari gazteak. :: IZARRAITZ

Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikastetxeetako Lehen Hezkuntza 1etik hasi eta 6. mailara bitarteko haurrek Eskolarteko Txapelketak izango dituzte bihar, zapatua, Azpeitiko igerilekuan. 15:30ean, hasiko dira igeriketa saioak. Partaide ugari espero da igerilekuan. Parte hartzeko, ikastetxe bakoitzeko arduradunari aurrez esan diote haurrek, besterik gabe. Ikastetxe bakoitza arduratu da, beraz, partaideak erakartzeaz.

Bestalde, pasa zapatuan, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Eibarko Ipurua igerilekuan izan ziren, Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldian. Izarraitzeko 28 igerilarik hartu zuten parte proban. «Elkarteko gaztetxoek, beste behin, igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, begi bistan da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza», adierazi dute IZarraitz Igeri Elkartetik.