Borrar
5-11 urte. Udan ingelera era dibertigarri batean ikasteko aukera ematen du Udarregi ikastolak.
Ikastolak Enjoy English ikastaroa antolatu du
USURBIL

Ikastolak Enjoy English ikastaroa antolatu du

Apirilaren 25a bitartean izango da 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat den ikastaroan izena emateko aukera

:: JOSU ARANBERRI

Martes, 1 de abril 2014, 02:04

Udarregi ikastolak udan ingelera era dibertigarri batean ikasteko aukera emango die beste urte batez bere ikasleei. Ekainaren 25etik uztailaren 22ra bitartean Enjoy English ikastaroa egiteko aukera izango dute 5 eta 11 urte bitarteko haurrek, baina horretarako izena eman behar.

Talde txikitan eta irakasle natiboekin ematen dira da ikastaro hau. Ikasle talde bakoitzak bere monitorea izango du eta ikasleek jokoak, eskulanak, ipuin kontaketak, antzerkiak, proiektuak eta abar ingeleraz landuko dituzte Udarregi ikastolan bertan. Monitoreak jatorrizko ingeles hiztunak izango dira, ama hizkuntza ingelesa dutenak.

Aurrez esan bezala monitoreak kanpotarrak izaten dira, ama hizkuntza ingelesa dutenak, eta udalekuetan parte hartzen duten ikasleen familietan egoten dira. Modu honetan, esperientzia familietara ere zabaltzen da. Helburua, aisialdian oinarrituz ingelesa lantzea da, jolasak, eskulanak, ipuin kontaketak, antzerkiak, proiektuak... ingelesez eginez.

Enjoy English zerbitzua 1996. urtean jarri zen abian eta geroztik, 600 ikasle baino gehiagok hartu du parte urtero Euskal Herriko hainbat ikastoletan garatzen den egitasmo honetan.

Enjoy English programaren helburuak eleaniztasunarekin eta ikastola izaerarekin lotutakoak dira: Euskal kultura eta hizkuntza zabaldu; Aisialdian oinarrituta ingelesa landu; Kultura ezberdinak ezagutu eta Hezkuntza komunitatearen parte hartzea ziurtatu. Ikasle talde bakoitzak bere monitorea izan du, jokoak, eskulanak, ipuin kontaketak, antzerkiak, proiektuak eta abar ingelesez landu dituzte.

Ez dute gramatikarik ikasiko, baina belarria lantzen dute eta irailean gelara itzultzen direnean, beldur gutxiago sumatzen zaie hitz egiteko orduan.

Ikastaroak irauten duen epean ikasleak oporretan daudenez, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 13:00etara izango da ikastaroa.

Enjoy English ikastaroak irauten duen denboran, hezitzaileak ikasleen familietan egongo dira. Gainera, hezitzailea bere etxean hartzen duenak ez du matrikularik ordaindu behar izango. Hori bai, monitoreak egoteko etxerik ez balego, udalekua bertan behera utziko litzateke. Bestelakoan, ikastaroaren prezioa 300 eurokoa izango da eta izen-ematea Udarregi ikastolan egin daiteke apirilaren 25a bitartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikastolak Enjoy English ikastaroa antolatu du