300 igerilari txiki baino gehiago lehen Udaberri Sarian

::                             IZARRAITZ/
:: IZARRAITZ

I. Udaberri Saria jokatu berri da Azpeitiko igerilekuan eta bertan 300 igerilari baino gehiago lehiatu dira. Izarraitz, Zubiaurre, Legazpi, Bergara, Aloña Mendi, Oarsoaldea eta Bidasoa taldeetako partaideak izan ziren eta tartean, herrikoak. Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Urrezko zazpi domina, sei zilarrezko eta beste sei brontzezko domina geratu ziren etxean. Mailaren arabera, 50 m. eta alebinek 100 m.-ko probak izan zituzten. Tximeleta, bizkar, bular eta libre estiloetan ere lehiatu ziren, erreleboak ere gehituz.