I. Udaberria Saria, Azpeitiko igerilekuan, zapatuan

Zapatuan, martxoak 15, 16:00etan hasita, benjamin eta alebin igerilarien arteko I. Udaberri Saria jokatuko da Azpeitiko Udal igerilekuan. 350 igerilari inguruk hartuko dute parte bertan. Izarraitz Igeri Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete Udalari, «beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako holako lehiaketak antolatzea». Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diete igerilekuaren erabiltzaileei, «zapatu arratsaldean sortuko ditugun eragozpenengatik».