Brontzezko domina lortu du Oihana Goenagak Pontevedran

Goenaga podiumean, brontzezko dominarekin. ::
                             IZARRAITZ I.E/
Goenaga podiumean, brontzezko dominarekin. :: IZARRAITZ I.E

Izarraitz Igeri Elkarteko Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain, Pontevedran izan dira asteburuan, Espainiako junior eta infantil mailako Neguko Txapelketan. Emaitza aipagarriena Oihana Goenagak lortu du. Azpeitiarra podimumera igo zen 50 metro lrean hirugarren postua lortu ostean eta horrez gainera, Euskadiko 15 urtekoen bi errekor berri ere ezarri ditu.

Hala ere, zapore gazi-gozoarekin bueltatu dira Izarraitzeko entrenatzaile eta igerilariak. «Ez gara saiatuko aitzakiarik aurkitzen. Txapelketara joan aurretik, lanak ondo egin dira, baina aurreikusten ziren helburu guztiak ez dira bete. Orain, txapelketa honekin ahal den azkarren ahaztu eta Udako Txapelketen begira hasi behar dugu lanean. Ez dago besterik, prestatzen jarraitu behar».

Zapatu eta igande honetan, Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da, Tolosako Usabal Igerilekuan. Taldeko sei igerilari lehiatuko dira bertan. Neguko azken txapelketa da.