Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain, Neguko Espainiako Igeri txapelketan

Pontevedran lehiatuko dira gaurtik aurrera hiru ordezkari azpeitiarrak neguko zitarik garrantzitsuenean

Aiora, Jon eta Oihana. ::
                             IZARRAITZ I.E./
Aiora, Jon eta Oihana. :: IZARRAITZ I.E.

Jon Aizpuru (infantila), Oihana Goenaga (juniorra) eta Aiora Beristain (infantila) dagoeneko Pontevedran (Galizian) dira. Bertan jokatuko da gaurtik aurrera Neguko Espainiako Txapelketa. Igerilari gazteak txapelketa hau izan dute helburu prestaketetan, Estatu mailako txapelketa neguko zitarik garrantzitsuena baita. Aiora Beristain azken unean gehitu da eta «bi irakasle onekin joan da txapelketara, Jonekin eta Oihanarekin, horiek ondo dakite zer den Espainiako txapelketetan dominak jaso-tzea», diote Igeri Elkartetik.

Jon Aizpuru, 100 metro bular, 200 metro bular eta 200 metro estilo probetan lehiatuko da.

Oihana Goenaga, 50 , 100 eta 200 metro libre, 200 estilo, 4 x 100 libre, 4 x 200 libre eta 4 x 100 estilo probetan eta azkenik, Aiora Beristainek, 100 eta 200 metro libre probak izango ditu aurretik.