Beste aurrerapen bat trikitixan: partiturak osatzeko on-line editorea

Partitura 'zifratuekin' ari diren ikasle eta irakasleentzat izango da erabilgarri Tirikitrauki dendaren eskaintza hau

FELIX IBARGUTXIDONOSTIA.
Manterola, Orexa, Tapia, Goenaga eta Irazoki. ::                             LUSA/
Manterola, Orexa, Tapia, Goenaga eta Irazoki. :: LUSA

Trikitixako partiturak osatzeko on-line editorea osatu du Tirikitrauki dendak. Seguru asko erabiltzaile asko izango du, gaur egun, Gipuzkoan adibidez, ikasleen erdiak ari baitira solfeorik gabe ikasten, partitura 'zifratuekin'. Editoreak 'Zenbakiz' du izena.

Zenbakiz betetako partitura 'zifratuak' gauza tradizionala dira jadanik. 70eko hamarkada bukaera aldera sortu zen ikasketa-sistema hori eta Euskal Herrian Villabonako Martin izan zen bultzatzaile nabarmenetako bat. Ordurarte, bi ikasbide zeuden: solfeoa eta belarria. Bigarren hau, adinean sartutako trikitilariek erabiltzen zuten gazteei erakusteko; irakasleak ikaslearen aurrean jotzen zuen eta honek 'belarriz' ikasi behar zuen.

Atzo aurkeztu zen 'Zenbakiz', bertan Tirikitrauki musika-dendako bi arduradun zeudelarik: Juanjo Manterola eta Amaia Orexa. On-line editorearen xehetasunak Julen Irazokik eman zituen, Iametza Interaktiboa enpresako ordezkaria bera.

Esan bezala, solfeorik gabeko metodoan erabiltzen diren partitura 'zifratuak' sortzeko aukera ematen du on-line editore honek. Erabiltzaileak, partiturak sortu eta gorde- tzeko aukera izango du. Osatu ostean, sortzaileak partiturak bere-tzat gorde ditzake, hau da, pribatuak izango dira, inork ez ditu ikusiko, edo webgunean publiko, besteek erabiltzeko moduan, utzi ditzake. «Zalantzak dituena lasai dei dezake gure dendara -esan zuen Amaia Orexak-. Hitzordua jar genezake gauzak argitzeko».

Bestalde, Joseba Tapia eta Iker Goenaga trikitilariek beren testigantza eskaini zuten. «Hasieran, zenbakien metodoa arbuiatu egin nuen -aitortu zuen Tapiak-, baina ikusi dut asko erabiltzen dela munduan, baita Okzitaniako Tolosako Kontserbatorioan ere, eta etorri naiz kontsideratzera oso metodo ona dela. Hain informazio gutxi ematen duenez, horrekin erraz sartzen da bat trikitixaren munduan». Eta Goenagak: «Nik, hasieran, zenbakien sistemarekin ikasi nuen. Zortzi urtetik hamalaura. Botoi bakoitzak zenbaki bat dauka. Oso efektiboa da. Sistema honekin ez daukazu partituraren dependentziarik».

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak, berriz, esan zuen «aspaldikoa» dela Lakuak IKT-ei lagun-tzeko daukan laguntza-sistema. Aurtengoa hamabigarren deialdia izango omen da. «Urte hauetan zehar, ia 1.300 egitasmo lagundu dira, aurkeztutakoen %57a. Batzuetan web guneak sortzeko laguntzak izan dira, besteetan lehendik zeudenak berritzekoak. Aurrerantzean, hauta-tzeko garaian, seguru asko gehiago begiratu beharko zaio erabilerari».