Espainiako alebinen gutxieneko denbora Paula Urrestillak

Paula Urrestilla. ::                             IZARRAITZ/
Paula Urrestilla. :: IZARRAITZ

Izarraitzeko igerilari gazteenak Legazpin izan ziren pasa zapatuan Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldian . Izarraitz Igeri Elkarteko 26 igerilarik har- tu zuten parte lehiaketan. Emai-tza aipagarria lortu zuen Paula Urrestillak. Izan ere, 100 metro libre proban Espainiako Alebinen Txapelketarako gutxieneko denbora lortu zuen azpeitiarrak (1:05:75). Orokorrean, balorazio positiboa egin dute Igeri Elkarteko arduradunek. «Igeri egiteko moduan hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek, distantzia luzeko probak ere ondo bukatzen dituzte eta, horren ondorioz, euren markak hobetzen ari dira ia guztiak. Legazpin izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren».