Izarraitz Igeri Elkarteko kideak, bikain Iruñean

Asteburuan junior eta absolutu mailako igerilarien Neguko Euskal Herriko Txapelketa jokatu da Iruñean. Oihana Goenaga juniorra eta Jon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain infantilak bertan izan dira eta izugarrizko emaitzak lortu dituzte. Bakarkako probetan, zortzi urrezko eta zilarrezko domina bat eta erreleboko probetan, beste bi urrezko eta zilarrezko domina bat ekarri dituzte Azpeitira. Neguko denboraldiko hitzordu garrantzitsuena hurrengoa izango dute. Otsailaren 27tik martxoaren 2ra Pontevedran jokatuko den Neguko Espainiako txapelketa. Horri begira ari dira prestatzen igerilariak eta, oraindik, egun batzuk badituzte sasoia hobetzeko.

Bestalde, zapatuan, otsailak 22, Legazpiko Bikuña igerilekuan alebinen eta benjaminen Hirugarren Kirol Zehaztasun Ligako jardunaldia egingo da. Autobusa arratsaldeko 14:30ean abiatuko da igerileku aurretik, 15:30ean izango dira beroketak eta 16:30ean hasiko da proba.