Amaia Iturriotz txapeldun VII. Erniarraitz bertso sariketan
Urretxuarrak Laxaro Azkuneren eskutik jantzi zuen txapela, Gaztetxera inguratutako 300 ikusle ingururen aurrean
PPLL
Martes, 18 de febrero 2014, 02:01
Gaztetxean ospatu zen pasa ostiral gauean VII. Erniarraitz Bertso Sariketaren finala. Sei bertsolari aritu ziren lehian eta Amaia Iturriotz urretxuarra izan zen onena, 275,5 punturekin. Erniarraitz Bertsozale elkarteko Laxaro Azkunek jantzi zion txapela eta berarentzat izan ziren baita ere estrainekoari zegozkion 300 euroak.
Bigarren lekuan, Nerea Ibartzabal izan zen, 271,5 punturekin; eta Azpeitiko Udalaren oroigarria eta 250 euro ere aso zituen markinarrak.
Hirugarrena, Nekane Zinkunegi errezildarra izan zen, 262,5 punturekin. Gaztetxeko kideek bertso onena ere aukeratu zuten saioan zehar eta Errezilkoarentzat izan zen saria.
Horien atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Eneritz Artetxe (260,5 punto), Saioa Alkaiza (255,5) eta Josu Oiarzabal Xenpelar (251,5).
Hiru kanporaketa egin dira Erniarraitz Sariketako VII. edizio honetan. Finalean, Azpeitiko Gaztetxean, jende ugari izan zen eta 300 lagun inguruk gozatu ahal izan zuen jaialdiaz.