'Kale gorrian' antzezlana gaur taularatuko du Orratx! taldeak

Sarrerak 5 eurotan dira eta biltzen den dirua herriko elkarteen artean banatuko da beraien lanarekin jarrai dezaten

DV TXEMA@PUBLIBROCK.COMLASARTE-ORIA.
'Kale gorrian' antzezlana gaur taularatuko du Orratx! taldeak

Gaur arratsaldean 'Kale gorrian' antzezlana ikusteko aukera egongo da Manuel Lekuona kultur-etxeako auditorioan 20:00ean. Orain egun gutxi aurkeztu zuten udaleko eta Kukuka An-tzerki eta Dantza eskolako ordezkariek. Bertara Boris Nogales kultura zinegotzia, Xabier Goitia kultur-etxeko gerentea, Lierni Fresenedo Orratx!eko zuzendaria, Mertxe Larrea aktorea eta Kukukako ordezkariak gerturatu ziren antzerkiaren berri emateko.

Nogalesen hitzetan «antzerki amaterra herrira ekartzeko proiektua aurten hasi dugu eta harrera ona izan duela ikusi dugu», jarraitu zuen «herriko antzerki eta dantza taldeei kultur programazio amater bat osa-tzeko aukera eman diegu, amaterra sustatzeko helburuarekin. Otsaileko ikuskizunari begira Kukuka eskolari dagokio programazioa aukeratzea eta Lezoko Orratx! antzerki taldearen lana ikusteko aukera izango dugu»

Ondoren Alex Tello, Kukukako antzerki irakasleak hitza hartu zuen esanez «Euskal antzerkia sustatu eta bultzada bat eman nahi diogu, aurreko ikuskizunekin ikusi dugu herrian zaletasuna dagoela eta adin guztietako herritarrak gonbidatu nahi ditugu bertara etortzea, oso ondo pasatuko dute ikuskizun polita eta oso landua izango bait da»

Fresnedo Orratx! Antzerki taldeko zuzendariak eskerrak eman zizkien bai udaleko ordezkariei bai Kukukako arduradunei donbidapenagatik «azpimarratu nahi dut oso pozik gaudela Lasarte-Orian an- tzeztuko dugulako eta batez ere ilusio asko egiten digu talde amaterrei aukera ematea. Guk eskainiko dugun lana Kale Gorrian da, Sergio Cabrerasek aurkeztu zuen 'la estrategia del caracol' pelikularen adaptazioa bat da. Zazpi aktore taulatuko gara eta bertan kontatuko dugun istorioa etxe kaleratzeei buruz izango da. Nola jabe batek bere bi etxeetako personak alokairuan bizi direnak etxetik bota nahi ditu». «Etxejabeak hiriko Gune Historikoko Kultura-Ondasun izendatzea nahi du, bizilagunek etxea husteko agindua ekidingo dute, epaile eta polizien aurka eraikina defendatuz eta estrategia bitxi bat antolatuko dute».

Amaitzeko, Nogalesek azaldu zuen «ostiral arte sarrerak 3 eurotan egon dira salgai, larunbatean berriz 5 eurotan, biltzen den dirua elkarteei banatuko zaie».