Haurtzaroko korrikalari gazteak bikain Donostiako Nazioarteko krosean

GOIZARINOIARTZUN.
Haurtzaro Atletismo taldeko hasierako partaideak. ::
                             GOIZAIRN/
Haurtzaro Atletismo taldeko hasierako partaideak. :: GOIZAIRN

Donostiako Nazioarteko Kroseko 59. edizioan, Amaiur Errazkin Lekuona eta Ane Etxebeste Sanzberro Haurtzaro Atletismo taldeko kideak podiumera igo ziren joan den igandean, kimu mailan. Lasarte-Orian, Lasterketa handiak egin zituzten Oiartzundik joandako hamalau korrikalarik, kategoria desberdinetan. Guztiek amaitu zuten lasterketa, nahiz eta ibilbidearen egoera oso gogorra izan, dena lokaztua zegoen eta.

Igande honetan ere atletismoak zeresan ematen jarraituko du Haurtzaron. Izan ere, Legazpira joango dira Haurtzaro Atletismo Taldeko zazpi korrikalari, Gipuzkoako Eskolarteko Kros Txapelketa jokatzera.

30 urte, Atletismo taldeak

Haurtzaro Kirol Elkartea 1986an erregistratu zen talde federatu modura. Baina bi urte lehenago, 1984an, hasi ziren Alvaro Agirre, Joxe Ramon Oiartzabal, Bixente Artola eta Periko Sanroma Haurtzaro ikastolan ikasleak entrenatzen eta lasterketa desberdinetan parte hartzen. Eta gelditu gabe gaur arte iritsi dira. Bide horretan makina bat ikaslek parte hartu du Atletismo taldean eta horietatik batzuk elite mailara iritsi dira, hala nola Maitane. Ezin ditugu ahaztu Maitane Toledo eta Ainhoa Elizalde atletak ere.

Gaur egun 45 korrikalari ditu Haurtzaro Atletismo taldeak, horietatik 35 gaztetxo. Krosean nabarmendu badira ere, altura jauzian Gipuzkoako txapelketan Nerea Oyarzabalek bigarren postua lortu zuen.