Borrar
Gaztetxoak Frigoliburutegiko liburuak aukeratzen. :: GOIZARIN
Abaraxka ludotekako Frigoliburutegia martxan
OIARTZUN

Abaraxka ludotekako Frigoliburutegia martxan

Otsailaren 10etik aurrera auzo guztietara iritsiko da

GOIZARIN dvoiartzun@hotmail.com

Martes, 21 de enero 2014, 01:06

Aurreko larunbatean Abaraxka Ludotekak 'Frigoliburutegia' egitasmoa jarri zuen martxan. Horretarako, hondaturik dagoen hozkailu bat berreskuratu eta erabilpen berria eman diote, denboraldi batez liburuen elkartrukerako balioko duen liburutegi bihurtuz. Horrela irakurzaletasunari bultzada emateaz gain, etxean lekua betetzen eta hautsa hartzen ari diren liburuei beste aukera bat emango diete.

«Guk gaur behar ez ditugun, irakurriak ditugun edota gustuko ez ditugun liburuak segur aski beste norbaiten gustukoak izan daitezke eta berdin, beste batenak gure gustukoak. Hortaz, etxean zahartzen utzi edota zaborretara bota ordez, horien berrerabilpena bultzatzeko proposamena» luzatu dute Ludotekako arduradunek.

Dagoeneko heldu eta haurrentzako 60 liburu sartu dituzte bertan. «Edozein momentuan etortzeko, hartzeko, uzteko, trukatzeko. aukera duzu», gogoratu dute, pozarren, bertako arduradunek. Otsailaren 10a bitarte Abaraxkan egongo da gau eta egun, kanpoan jarrita edozein herritarren eskura. Gero, Frigoliburutegia ibiltari bihurtuko da eta auzo guztietara iritsiko da. Iturriozko frontoia izango du bigarren helmuga. Handik, hiru astetara Altzibar auzora eramango dute. Gero, Karrikara.

Arestian aipatu bezala, Frigoliburutegiak harrera arrunt onarekin hasi du bere ibilbidea eta makina bat gaztetxo elkartu ziren Ludotekan Frigoliburutegia liburuz osatzera eta, bide batez, liburuak irakurtzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abaraxka ludotekako Frigoliburutegia martxan