Lezoko Orratx!-ek 'Kale gorrian' antzerkia

Lezoko Orratx! taldearen 'Kale gorrian' lana ikusteko aukera izango da datorren larunbatean, hilak 30, udaletxeko areto nagusian, 22:00etan. Sarrera dohainik izango da, tokiak bete arte. Orratx!-en azkeneko lana da 'Kale gorrian'. Duela hilabete batzuk estreinatu zuten lana euren herrian. Gizartean pil-pilean dagoen gaia lantzen dute antzerkian: etxetik bota nahi dituzten bizilagun batzuen istorioa, hain zuzen ere. Lana Sergio Cabreraren 'La estrategia del caracol' filmean oinarrituta dago eta Lierni Fresnedo Orratx!-eko zuzendariak moldatu du antzerkirako. Orratx! taldean Edurne Agirrezabala aktore oiartzuarra ere aritzen da. Lan horretan ere iturrioztarra oholtza gainean ikusteko aukera izango da.