Iban Gurrutxaga, 'Etxe' eta Javi Perez ondoan dituela, gaur Amezketan

Ametza tabernan joko dute gaur gaueko 22:30etik aurrera

ELISA BELAUNTZARANAMEZKETA.
Gurrutxaga amezketarra eta Iñaki Etxezarraga 'Etxe' aurreko emanaldi batean. ::
                             IBAN/
Gurrutxaga amezketarra eta Iñaki Etxezarraga 'Etxe' aurreko emanaldi batean. :: IBAN

Gitarra doinuak nagusituko dira gaur Amezketan. Iban Gurrutxaga amezketarrekin batera, Iñaki Etxezarreta 'Etxe' arituko da gaur gaueko 22:30etik aurrera Ametza tabernan. Aiorak, Joxemari ondoan duela, ibilbide berri bat ekin dio hainbat urtetan aritu den tabernan eta lehen urratsa, gaur gauean antolatu duen kontzertu bereziarekin emango du.

Urrats garrantzitsu honetan, Iban Gurrutxaga herritarra gonbidatu gisa izango du eta honen eskutik, 'Etxe' eta Javi Perez etorriko dira gaur Amezketara. Kontzertuak Gurrutxagak zioenez «bi zati izango ditu. Batetik, Iñaki Etxezarretarekin joko dut eta gero, Javi Perezekin beste mota bateko doinuak joko ditugu».

Urte asko eman ditu amezketarrak bere gitarrarekin «gaztea nin-tzela hasi nintzen gitarra jotzen. Hasieran nire kontura ikasi nuen jotzen, gero Musikenera joan nin-tzen». Han pauso «garrantzaitsua» eta «handia» eman omen zuen «mundu osoko jendearekin ikasteko aukera izan nuen eta punta puntako irakasleak izan nintuen. Oso aberasgarria izan zen niretzat, batez ere konposatzen aritzeko garaian asko ikasi nuen».

Ibanek bazekien musika gustokoa zuela betidanik, eta urratsak ematen zituen heinean, etxekoen babesa izan zuen eta piskanaka, bere aukerak izan zituen musika munduan. «Marruma taldea sortu genuen eta 1998. urtean disko bat atera genuen». Gero, Iker Goeneaga, Amaia eta Kristinarekin , Trikizio taldekoekin aritu zen, han eta hemen beti bere gitarra ondoan zuela. Azken boladan, Iñaki Etxezarretarekin saio batzuk emanak ditu «batez ere, hemendik kanpo. Galizia, Segovia, Bizkaia inguruan ibili gara». Beraz, Gipuzkoan eskaini duten saio gutxien artean Amezketakoa izango da bat. Etxek Baga-Biga diskoetxearekin 2011. urtean kaleratutako 'Haize berri bat' izeneko diskoko lanak izango dira. Lan honetan, Iban Gurrutxaga gitarjolea soilik izan du lagun Berrizko musikariak. Disko akustikoa da goitik behera eta Iban Gurrutxagak egin zituen konponketa lanak. «Primerako musikari bat da Etxezarraga eta Amezketan izatea aukera paregabea izango da. Espero dut jendeari gustatzea».

Euskal kantak jazz doinuekin

Kontzertuaren bigarren zatian, Iban Gurrutxagak beste lagun handia bat izango du. Javi Perez tronpetajole zizurkildarrarekin batera kanta sorta prestatu du. «Jazz doinuak hurbilduko ditugu. Hori bai, euskal kanta ezagunak joko ditugu: Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundirenak,... kanta ezagunak dira eta gaurko kontzerturako prestatu dugun errepertoriorako moldatu ditugunak. Intimitate eta giro berezia sortuko dela espero dugu».

Musikenen ikasten ari zirela ezagutu omen zuten elkar eta orduz geroztik elkarrekin jotzen aritu dira amezketarra eta zizurkildarra. Gogotik saiatu dira gaur gauean eskaini dute emanaldia prestatzen eta Gurrutxagak herritarrak bertan izango direla espero du «gero eta kontzertu gutxiago antolatzen dira. Diru publikoa bukatu da eta zaila da horrelako aukera bat izatea. Herrian lehen ere kontzertuak antolatzen zirenbeste taberna batean. Aiorak berreskuratzea ohitura hori oso garrantzitsua dela iruditzen zait eta lehen saio honetan herritar batekin gogoratzea, are gehiago». Gonbitea eginda dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos