Desfilearekin zabaldu zuen Arkupek bere 'Fashion week'

Herriko hamalau dendetako arropa eta osagarriak ikusteko aukera izan zen arraunetxean eta jendetza bildu zen

DVORIO.
Arantxa Santos, Berezi Modak dendako arroparekin. . ::
                             LUIS BIXKI/
Arantxa Santos, Berezi Modak dendako arroparekin. . :: LUIS BIXKI

Larunbat arratsaldean arraunetxean ospatu zen desfileak zabaldu du Arkupe elkarteak antolatzen duen 'Fashion week'. Herriko hamalau dendetako arropa eta osagarriak ikusteko aukera izan zen, jendetza mordoa bertaratu zelarik desfilea zuzenean ikustera.

Izarra, Ramiro Argazkiak, Mauka, Orio's Shop, Orio Optika, Ardatza Modas, Rosa, Rosana Arruti, Anarri, Oditz, Berezi, Kaioa, Lua, Itziar Kirolak eta Nahikariko denden arropa eta osagarrien desfilea egin zuten hainbat herritarrek. Alaboko argazkian, adibidez, Arantxa Santos ikus daiteke, Berezi Modak dendako arroparekin.

Aste honetan denda hauek prezio bereziak dauzkate eta 1.000 euro zozketatuko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos