Herri eskola martxan jartzeko proiektua aurrera doa herrian

Herri eskolako proiektuaren inguruan egindako txostena Udaletxeko web orrian dago ikusgai

:: GALILEAEZKIO-ITSASO.
Herri eskola. Udaletxe zaharrean kokatuko zen. ::
                             GALILEA/
Herri eskola. Udaletxe zaharrean kokatuko zen. :: GALILEA

Ezkio-Itsason herri eskola martxan jartzeko proiektua pil pilean dagoela jakina da eta, udalak gai honekin burubelarri dabilelarik. Horrela, honen berri jakin nahian aurreko larunbatean herriko jendea bildu zen Udaletxean.

Ander Unzurrunzaga udal zinegotziak eta Itziar Salaberriak Uggassako zuzendariak orain arte azterturiko gaiak biltzen dituen txostena aurkeztu zuten (dokumentu hau hau www.ezkio-itsaso.net udaleko helbidean dago ikusgai). Herri eskola herriarentzako oso garrantzitsua zergatik den azaldu zuten, baita martxan ipintzeko momentu hain egokia zergatik den ere.

Ondoren Nagore Iñurrategik, Eskola txikietako guraso elkarteko lehendakariak eta Miren Odriozola, Zeraingo eskolako zuzendari eta irakasleak, eskola txikietan duten esperientzia kontatu zuten, baita proiektuari buruzko iritzi baikorra azaldu ere.

«Laburpen gisa, proiektuak aurrera egiteko baldintza asko betetzen dituela esan genezake: babes garrantzitsuak (udala, urola garaia mankomunitatea, herriko elkarteena...), haur kopurua eta jaiotza aurrikuspen onak...», azaltzen dute udalekoek.

Txostena

Egindako txostenan, herriaren gaur egungo egoera, udalak egingo zituen ekarpenak, edo izan daiteken antolaketa azaltzen dira, besteak beste. Herrigintzako hiru puntu nabarmentzen dira txosten honetan: «Gure haurrak gure herrian nahi ditugu, gure giroan eta gure hizkuntzan haziz eta heziz, gure herrikoak izateaz harro senti daitezen. Herri baten altxorra bertan bizi diren pertsonak dira (...); Eskola herriari begira eta herria eskolari begira: ekitaldiak, festak, ekintza bereziak antolatzerako orduan; eta herriko pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten agenteen artean eskola erakunde garrantzitsu bat izatea, bai umeen artean, baita helduen artean ere.»

Herri eskola kokatzeko proposatwen den eraikuna Udaletxe zaharra da, Santa Lutzi auzoan. Hala ere, bertan egokitzapen lan desberinak egon beharko lirateke: «egokitzapenen xehetasuna eskatu zaio jaularitzari. Udalak bere gain hartuko duen obraren aurrekontua egin ahal izateko», dio txostenak. «Eraikinaren mantenua ere Udaletxearen urteroko aurrekontuetan aurreikusiko zen eta haur parkea eta inguruko espazioa topa-leku moduan egokitzeko konpromezua hartuko luke udalak». Txostenan ere joan-etorri bidaiak nola egingo ziren azaltzen da.

Urriaren bukaeran Hezkuntza Ordezkaritzako bisita izan genuen herrian, udaletxe zaharreko eraikina ikusi eta hainbat neurketa egiteko, bertan herri eskola jartzeko aukera ikusiz.

Azkenik, proiektu honen inguruan ere, herriko Udalak eskolari urteetan zehar jarraipena emango dion guraso taldea indartzea beharrezko ikusten da, hori erronka handia izanez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos