Sei odol-emaile berastegiar omenduak

LABAIENBERASTEGI.
Urnietan omenduak izan ziren Ignazio, Lurdes, Aloña, Mikel eta Julian. ::
                             LABAIEN/
Urnietan omenduak izan ziren Ignazio, Lurdes, Aloña, Mikel eta Julian. :: LABAIEN

Duela egun batzuk, Urnietan egin zen Oria-Behea bailarako bilkuran, sei berastegiarrek jaso zuten saria: Ignazio Aldunberri, Mikel Bereau, Iñaki Castro, Aloña Eraso eta Julian Salvarredik, 25 aldiz odola eman dutelako eta Lurdes Otegik berriz, 40 aldiz eman duelako.

Urtero Berastegin hiru alditan izaten da odola emateko aukera. Aurtengoan, denera, 116 emaitza lortu dira, hauetatik 3 odolemaile barriak. Urtarrilean egindako saioan 31 emaitza lortu ziren, maiatzean 43 eta irailean berriz 42. Esan behar, emaitza hauen kopuru txiki bat, inguruko herrietatik Berastegin emaile direnena dela.

Arduradunak beren aldetik, esker oneko agertu dira ekintza solidario honetan parte hartu duten guztiekiko eta animoak ematen dizkiete berriro ere datorren urtean egingo diren saioetan parte har dezaten. Eta nola ez oraindik inoiz emaile izan ez direnei ere gonbidapenan luzatzen diete, beharrak handiak direla gogoraraziaz.