Beira taldearen lehen diskoa, gaur Dokan

Beira taldea Jon Martin bertsolaria eta Igor Arruabarrena gitarrajolea dira. Bertso musikatuak eskaintzen dituzte eta jadanik kalean da beren lehen diskoa. Gaur 17:30ean Donostiako Dokan ariko dira, baina ez eurak bakarrik: baita Igor Arruabarrenaren lankide izan diren Hobira heavy taldeko lagunak ere, eta Mikel Markez ere igoko da oholtzara. Guztira hamar kantu dakartza diskoak, eta uste dute, bertso musikatu baino gehiago, benetako abesti direla.

Fotos

Vídeos