Arraztalo elkarteak irekiera ekitaldia egin du Elizalde eskolako pilotalekuan

GOIZARINOIARTZUN.
Bat Batean taldearen saioa. ::
                             GOIZARIN/
Bat Batean taldearen saioa. :: GOIZARIN

Ostiral ilunabarrean Elizalde eskolako pilotalekuan Arraztalo elkarteak ikasturte hasierako ekitaldia egin zuen eta hamarnaka oiartzuarren aurrean orain arte egindako lanaren errepasoa egin zuen. Gogoratu Arraztalok gaixotasun psikikoa duten pertsonen bilgunea dela eta aspalditik herrian zegoen hutsunea betetzeko sortu zela.

Gainera, ekitaldian ·herritarrengandik eta udaletik jaso dugun babesa eskertu nahi dugu», adierazi zuen Kontxi Larrañagak, elkarteko kideak. «Babes hori egunero nabaritzeaz gain bereziki traktorearen kanpainan sumatu dugu, zuen ekarpenei esker traktorea erosi ahal izan dugulako», zehaztu zuen.

Gero, Bat Batean, Nau eta Hiru Bi Band! musika taldeek euren onena eskaini zuten doinu ederrekin. Musika emanaldi bikaina Ibargain Musika Eskolako ikasleen eskutik, beste behin ere.