Osasun Mentalaren Egunaren harira, jaialdia

Arraztalo Elkartea buru-belarri ari da lanean, urriaren 10ean Gaixotasun Mentalaren Nazioarteko eguna dela eta. Urriaren 11n, ostirala, jaialdiat antolatuko du Arizmendi-enea jauregiko lorategian, 19:00etan. Irekiera saioan Arraztalo elkarteak azken urteko lanaren laburpena egingo du, oiartzuarrek ezagutu dezaten; jaialdiaren bigarren zatian kontzertua izango da. Ibargain Musika eskolako Nau eta Hiru Bi Band! taldeekin.