

Secciones
Servicios
Destacamos
J.R. MUNDUATE
Jueves, 5 de septiembre 2013, 02:37
Duela 30 urte Australian sortu zen Rogainea (raid-a, mendi lasterketa eta orientzaio probak uztartzen dituen proba) Euskal Herrian apurka-apurka hedatzen ari den eta zaletuak biltzen dituen kirola da. Kirol honen funtsa: 2 eta 5 partaide artean osaturiko taldeak mendian zehar dauden baliza kopuru gehiena bilatzean datza, beti ere denbora jakin baten barruan. Proba hau Aralar mendilerroan antolatzen da, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko gunean eta O'Pyrene ligaren barruan sartuta dago.
Hala, larunbat honetan, irailak 7, goizeko 9:30etik 10:30era bitartean, hastapen ikastaro bat eskainiko dute antolatzaileek Lizarrustiko Parketxean. Orientazio eta mota honetako proben inguruan ikastaro azkar bat emango da. Ikastaroan parte hartu ahal izateko derrigorrez Gipuzkoako I. Rogainean izena emanda egon behar da, 'Open' kategorian hain zuzen. Proba hasi aurretik, parte hartzaile guztiei balizen kokapena eta puntuazio zehazten duen mapa bat emango zaie. Ondoren, talde bakoitzak ahalik eta puntu gehien lortzeko estrategia eta trebakuntza jarri beharko du abian. Irteera goizeko 11:00etan emango da Lizarrustiko ataritik, gero 17:00etan bertara itzultzeko. Federatuek 50 baliza izango dituzte guztira eta herrikoen kasuan (Open kategorian) 36 baliza.
Izen emate eta ostatua
Proba honetan parte hartzeko izena aurrez eman behar da, (gaur irailak 5 azken eguna) www.kirolprobak.com web orrian. Adinaren arabera 5 taldetan banatuko dira. Izenak aurrez ematea gomendatzen dute antolatzaileek, iada Euskal Herritik kanpoko lurraldetako partaideen kopurua haundi xamarra denez, azken orduko ustekabeak ekiditzen aldera.
Ostatua edo lotokia ziurtatzeko, berriz, ondorengo web orritan egin daiteke: http://lizarrusti.com/ edo http://www.ataunturismoa.net/es/zerbitzuak edo baita ere http://www.goierriturismo.com/en .
Antolatzaileak
Lasterketa honen antolatzaileak Irungo Mendizale Elkarteko Orientazio Saila (IMOS) eta Bizibiziki enpresa dira. Babesle laguntzaile dituztelarik: Goierri Turismoa, Ataungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Aralar Kirolak. Edozein zalantza, galdera edo gomendiorako jarri harremanetan IMOS-ekin orientimos@gmail.com posta elektronikoko helbidean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.