Borrar
MUTRIKU

'Ziñua' elkarteak herriko nagusiak omendu zituen atzo

Manuel Artetxeren oroimenez isilune bat gorde zen

GORRITIBEREA

Viernes, 16 de agosto 2013, 05:03

'Ziñua' elkarte gastronomikoak tinko jarraitzen du bere zereginean, eta atzo 40. adinekoen omenaldi paregabea prestatu zuen. Eguna ilun esnatu zen eta ez eguraldiagatik, baizik eta Manuel Artetxe Agirregomezkorta 'Manuel', elkarteko sortzailea hil baitzen, hala eta guztiz ere, berarekiko oroimena galdu gabe, gustura aritu ziren edadetuak.

Eguerdiko 12:00etan meza izan zuten Parrokian Ramon Egaña erretoreak eskainia, amaieran Laxao Astigarraga bertsolaria aritu zelarik. Irteeran, krabelina jarri eta eskaileretan jarri ziren guztiak 'Gure Ametsa' taldkeoen 'Agurra' jaso eta argazki ofiziala ateratzeko. Ordurako, erdi erdian jarriak zeuden Maria Luisa Uriarte, Maria Luisa 'botikaixia', eta Juan Mari Burgaña 'Biribil', beraiek izan baitziren aurtengo omenduak. Ondoren, udaletxe azpian jarri ziren mahai luzetako pintxoak dastatu zituzten eta segidan aulkian eseri ondoren ekitaldiari hasiera eman zitzaion.

Txapela eta loresorta

Elkartearen sorreran, 1973. urtean, eta lehen omenaldiko antolaketan aritutako 'Manuel' Artexeren omenez minutu bateko isilunea gorde zen. Ondoren omenduak bai, baina partaideak ez zutela urteroko esku erakutsia izango aitatu zitzaien, izan ere Kutxak ematen baitzuen aipatutako oparia, baina krisia dela medio, hori ere kendu egin baitute. Jon Azpillaga eta Laxao Astigarragak bertso eder askoak eskaini zieten, 'bilera ederragorik ba ote dago munduan' edo eta 'halaxe bil gaitzen datorren urtean' aipatuz besteak beste. Joseba Palenzuela alkateak eta Idoia San Martin zinegotziak txapela eta lore sorta eskaini zieten omenduei, eta Patxi Zubizarreta 'Ametza' elkarteko presidente ordea eta Aurora Manterolak laguntzaileak erregaliak eskaini zieten biei. Alkateak elkartean lanean aritzen diren guztiak izan zituen gogoan, eta bereziki Ritxi Gorostiaga. Ordubiak aldera amitu zen ekitaldia, aurtengoan trikitixarik gabe, izan ere Deban eta Ondarroan jaiak baitira, eta gaua luze joan baizitzaien trikitilariei.

Zezenzaleak deban

Aspaldiko partez eta eguraldiak lagundurik, jende asko da Debatik edo Ondarroatik oinez etxeratzen direnak, izan ere 'edaria eta errepidea' batera ezinak direla argi bai dute bereziki gazteek.

Deba aldean, bai gaur eta baita hurrengo igandean ere mutrikuar asko izango dira entzierroan eta baita arratsaldeko zezenketan ere, izan ere zezenzaletasuna oso sustraitua baitago herrian. Bestalde, gaurko gazte eguna, baina bereziki biharko marinel eguna medio, mutrikuar ugari izango dira Ondarroan egun pasa, izan ere itsasontzi gutxi egongo da baina marinel zena zainetan gordetzen baita Mutrikun.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ziñua' elkarteak herriko nagusiak omendu zituen atzo

'Ziñua' elkarteak herriko nagusiak omendu zituen atzo