Arraztalo Elkarteak aurrera jarraitzen du hartutako konpromisoekin

GOIZARINOIARTZUN.
Saskia jasotzen Arraztalo Elkartearen eskutik. ::                             GOIZARIN/
Saskia jasotzen Arraztalo Elkartearen eskutik. :: GOIZARIN

Arraztalo Elkarteak traktorearen kanpainan hartutako konpromisoekin aurrera jarraitu du. Hala, apirilean eta maiatzean saskiak banatzen aritu dira, eta saskien erdiak banatu dituzte. Hortaz, beste erdiak falta dira. «Banaketa nahiko geldirik dago orain, izan diren euriteek baratzetako lana zapuztu dutelako. Laster berriro martxan jartzea pentsatzen dugu» argitu dute.

Aldi berean, urte hasieratik antolatutako hitzaldi-sorta oparoa YouTuben zintzilikatu dute, hitzaldietara joatea ezin izan duenak ikus ditzan eta bertan jasotako hausnarketak etorkizunerako gera daitezen.

Azkenik, eta kanpainari lotuta, «berriz ere Oiartzungo herriari eta lagundu diguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, bai norbanakoei, baita Oiartzungo Udalari eta baita laguntza eskaini diguten beste erakundeei ere» azpimarratu dute.