Arraztalo Elkartearen Asanblada Orokorra etzi

GOIZARINOIARTZUN.

Oiartzungo Arraztalo Elkarteak, herriko gaixo psikikoen integrazioa lortzeko asmoz sortu zenak, asanblada orokorra egingo du heldu den asteartean, hilak 2, arratsaldeko 19:00etan, Altzibarreko egoitzan. Asanblada irekia da proiektu horretan parte hartu nahi duen edozein herritarrentzat. Hala, elkartearen ekintzak, egoera ekonomikoa, urtean zehar antolatutako hitzaldi-sortaren balorazioa eta etorkizunerako ildoak izango dira hizpide.