Lehen urtean, 1989an, Unai Agirre eta Jon Maia nagusitu ziren

Hurrengo urteetan Iturriaga eta Elortza nabarmendu ziren, eta 1994ean Silveirak jantzi zuen handien txapela

F. I.ORIO.

«Hogeita bost urte darama-tza Ikastolen Elkarteak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala antolatzen, eta lortu du ekimen erreferentziala izatea», esan zuen atzo Bertsozale Elkarteko transmisio arduradun Miren Irigoienek. Honen iritziz, funtzio hauek betetzen ditu lehiaketak: «plazan kantatzeko aukera ematea, trebatzen jarraitzeko gogoa piztea, eta harreman sareak sortze prozesuan are eta gehiago eragitea».

Euskal Herriko txapelketa hau, lehenengo aldiz ofizialki, Donostian burutu zen Carmelo Balda pilotalekuan 1989. urtean. Irabazleak, hauek izan ziren: txikietan, Unai Agirre (Hernani); handietan, Jon Maia (Zumaia). Baina ordurako jokatuta zeuden beste final batzuk modu ez-ofizialean, eta horregatik ageri da 1989ko pankarta hartan ageri dena: «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolarien IX. Txapelketa».

Askotan nabarmendu dira gerora ibilibide oparoa egindako bertsolariak. Adibidez, 1991n eta 1992an Unai Iturriagak jantzi zuen txapela. Eta hurrengo urtean Igor Elor-tza sailkatu zen lehen postuan. Garai hartan adiskide egin ziren Durangoko bi bertsolariok, eta harrezkero hainbat ekimenetan izan dira bazkide.

Zerrenda luzea da. 1994an, handietan, Xabier Silveirak jantzi zuen txapela. Hurrengo urtean, zazpigarren edizioan, Jon Martin nagusitu zen txikien mailan, eta Ainhoa Agirreazaldegi handienean.

1996an, Arrasateko Monterron parkean jokatu zen finala. Txikietan, Amets Arzallusentzat izan zen txapela, eta handietan Leire Bilbaorentzat. Ondarroako emakume honek olerkari moduan egin zuen gero ibilbide artistikoa.

1997an, berriz ere Amets Arzallusentzat izan zen txikien txapela. Beñat Gaztelumendik, berriz, 1999 eta 2000. urteetan jantzi zituen txikien saileko txapelak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos