Nola sortzen dira mareak?

Nola sortzen dira mareak?

Zarautzen bizi garenok hondartzan, moilan edo Iñurritza ibaiaren ur maila egunero aldatzen ikusteko parada izaten degu, bainan nola sortzen dira mareak? Irati Epelde zarauztarra saiatuko da esplikatzen datorren asteartean, ekainak 18, 21.00tatik aurrera Arkamurka natur taldeak Santa Marina kalean duen lokalean. Berak dio marea jatorri astronomikoa duen fenomeno bat dela, itsas-mailaren aldaketa periodiko bat dakarrena. Aldaketa honetan, ilargiak eta eguzkiak eragiten dutela gehien.